Gluglu, bitxiak baino zerbait gehiago eskaintzen duen xarma bereziko denda da. Sartu orduko kolore bereziko giroak inguratzen zaitu. Bertan, Anek mimo handiz aukeratzen ditu bitxiak eta osagarriak zure janzkerari ukitu berezi eta pertsonal hori eman diezaiozun. Zure estiloa definitzen duten detailetxoak Getariako herrian duzun “altxor kutxa” eder honetan aurkituko dituzu.
Artisau bitxien eta osagarrien denda honetan zapiak, poltsak eta bitxikeria gehiago aurkituko dituzue.