Babexa elkartea 90. hamarkadan sortu zen elkarte baten beharraz eta ekarriko zituen onuretaz jabetuta. Kideek, elkartearen izenak dioen bezela, elkarrekiko babesa beharrezkotzat ikusi zuten momentu hartan eta 3 hamarkada geroago babes hori ezinbestekoa bihurtu da. Urte guzti hauetan, kideen formakuntza hobetu duten hainbat ikastaroz gain, herriko kontsumoa bultzatu nahi izan duen hainbat kanpaina egin izan ditu elkarteak.