Portu

2005. urtean ireki genuen itsas estiloko arropa eta apaingarrien denda. Nahiz, Portu izan dendaren izena, gure kokapena Getariako kale Nagusia da. Hala ere, gure inspirazioa betidanik itsasoa, uhinak, haitzak, kresala… dira. Horregatik, Getarian jaioa den Batela etxearen produktuak eskaintzen ditugu. Klasikoa da gure estiloa, baina kolore eta forma berriekin ere ausartzen gara. Eguzkia ateratzen denean maiteak ditugu kotoizko marradun nikiak. Euria eta haizea hasten denean berriz, prest gaude kolore guztietako txubaskeroak eskainiz. Etxerako apaingarriak ere baditugu, zure etxean edo edonon kostako oroitzapena izan dezazun. 

943 140 285

portugetaria@hotmail.com

Instagram: @portu_getaria

Etorri eta ezagutu!

Astelehenetik-ostiralera:

(Astelehen arratsaldeak itxita)

11:00 – 13:30 / 17:15 – 20:00

Larunbata:

11:00 – 14:00

Igandea: 

12:00 – 14:00

Kale Nagusia, 12, 20808 Getaria, Gipuzkoa

Galeria